XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- ADITZAREN PROZESUA ZER DEN
Aditzak, lehen ere esan daroagu, beti EKINTZA bat edo IZAERA / EGOERA bat adierazten du.

Beraz, beti prozesu bat azaltzen da aditzaren esanahia bide dela.

Hau da, zerbait HASI egiten dela nolabait, IRAUPEN bat duela betetuaz dihoan neurrian, eta azkenez, azken puntu bat ere adierazten du: ekintza hori BURURATU egin dela.

Eta guzti horren aurrean esataria daukagu.

Beraz, prozesuak dituen eta berari dagozkion momentu desberdinak izateaz gainera, esatariaren aldetik ere momentu desberdinak izan daitezke.

Hau da, esaterakoan zelako momentu aukeratzen duen, halako aldia izango dugu.

Ikus dezagun, beraz, prozesu hori, lehendabizi.

Grafiko bidez honela adieraz dezakegu PROZESUA: prozesu osoaren iraupen ardatza / Prozesuaren beteketa: A-n hasi eta B-n amaitu.

Gramatika bidez, edo hobeki esan, morfologia bidez, oso zehatz azpimarka ditzakegu eta atalak.

Hau da, ekintza bat (edo egoera / izaera bat) betetzen ari den garaia eta beteta ondorengoa ere bai.

Berdin, azpimarka dezakegu euskeran, baita ; hau da beteketa hasi aurrea.

Adibidez, goiko prozesua zehazturik: .

Lexiko bidez ere ardatz osoko edozein puntu adieraz dezakegu.